Hasiera > Prentsa gunea

Berriak

Xuperak akordioa egin du Kantabriako Osagaien Teknologia Zentroarekin

Febrero 2008 por Comunicación Xupera

Xupera eta Kantabriako Osagaien Teknologia Zentroa elkarlanean ari dira NFC (Near Field Communications) teknologian oinarritutako aplikazioak aurkitu nahi dituen proiektu batean. Teknologia hori, Sonyk, Nokiak eta Phillipsek babestutako estandarra da, eta horri esker, ordainpeko hari gabeko sistema seguruak egin ahal izango dira.

Hala, hurbiltasun teknologien aukerak ikertuko ditu Xuperak. Sakelako telefonoan ugariak dira, eta hori dela-eta operadoreek esfortzuak batu dituzte azkar inplementatzeko.

Xupera, Vicente Ferrer Fundazioarekin konpromisoa duen enpresa

Enero 2008 por Comunicación Xupera

Reconocimiento FVF a XuperaVFF eskerrona Vicente Ferrer Fundazioak ?Konprometitutako Enpresa?ren irudia sortu du, Anantpuren RDT/WDTrekin batera egiten ari den Programa Integraleko Garapenean laguntzen ari diren enpresei eskerrak emateko.

Xuperak Enpresa Konprometituaren Ziurtagiri hau lortu du, eta Vicente Ferrer Fundazioko arduradunen arabera, Anantapureko biztanleek duten muturreko pobrezia errotik kentzeko proiektuarekin bat egin duten enpresak nabarmentzeko balio du ziurtagiriak, enpresa haien artean Xupera dagoelarik.

Xuperan harro gaude, gizartea gizatasun bihurtzea ahalbidetzen duen solidaritate sare horren partaide garelako.

Xuperak Urrezko CRC saria lortu du Back Office eragiketarik onenarengatik

Diciembre 2007 por Comunicación Xupera

SariaXuperak Urrezko CRC saria lortu du Bezeroekiko Harremanetan egindako Kanpoko Eragiketarik onenarengatik, Back Office kategorian.

Urrezko CRC sariak, Espainiako Bezeroekiko Harreman Zentroetan egindako Bikaintasunaren Ikerketan lortutako ondorioen emaitza da. Ikerketa hori, urtero egiten du IZO System aholkularitza-enpresak, AEECCC (Bezeroekiko Harreman Zentroetako Adituen Espainiako Elkartea) eta IFAES elkarteen laguntzarekin.

Xuperak azaroaren 7an eta 8an jaso zuen saria, X. Call Center + CRM Solutions Erakusketan. Urrezko CRC sarien bitartez, Espainiako enpresek bezeroekiko harremanaren kudeaketan duten kalitate maila saritzen da, eta Espainiako Bezeroekiko Harreman Zentroetan egindako Bikaintasunaren Ikerketan lortutako emaitzetan oinarritzen da. Ikerketa hori, IZO System enpresak egiten du urtero, eta dagoeneko zazpigarren urtea dugu. Txosten horrek, enpresa handiek bere kudeaketan duten kalitate maila ebaluatzen du, eta sektore honetara mugatzen da: Telekomunikazioak (telefonia finkoa eta mugikorra), finantza-zerbitzuak, banka, energia, aseguruak eta bestelako zerbitzuak.

Ezagueraren klusterra Innobasquen sartu da

Diciembre 2007 por Comunicación Xupera

Innobasque2007ko abenduaren 19an, Zamudioko Teknologia Parketan egindako lehen Innobasque Batzar Nagusian, Eurobulegoa eta Ezagueraren Klusterra Innobasquen sartzea erabaki zen. Bi erakunde hauek dagoeneko euren Batzarretan sartzeko prozesua berretsita zuten.

Hamaika urteko jardueran, Xupera dagoen Ezagueraren Klusterra enpresa-kudeaketan berrikuntza sustatzen duten erakunde kopururik handiena biltzen duen euskal erakundea bihurtu da. Funtsezkoa izan da erakunde bazkideen inplikazioa eta esperientziak trukatzea, hobeto lotuta dagoen eta lehiakorragoa den gizarte-, unibertsitate- eta enpresa-inguru bat lortzeko. Klusterraren Zuzendaritza Batzordeak uste du Innobasquen sartzea erarik onena dela berrikuntza zabaltzen jarraitzeko, eta euskal erakundeen kudeaketa hobetzeko. Gainerako artikulua irakurri »

Gamesa

Octubre 2007 por Comunicación Xupera

Gamesa

Unión Fenosa

Mayo 2007 por Comunicación Xupera

Unión Fenosa

Xuperak Vicente Ferrer Fundazioaren X. Urteurrenean parte hartu du

Abril 2007 por Comunicación Xupera

FVFVicente Ferrer Fundazioaren X. Urteurrena Xuperak Vicente Ferrer Fundazioaren X. Urteurrenean parte hartu zuen Bilbon. Horrez gain, onomastikaren ospakizuna beste sei hiritan arrakastatsua izaten lagundu zuen.

Vicente Ferrer Fundazioak lehen hamarkada honetan ondoan izan dituzten pertsona guztiekin ospatu nahi izan zuen 10. urteurrena. Hau adierazi zuten: ?Uste dugu garrantzitsua gure eskerra ematea; izan ere, guztion esfortzu eta konpromisorik gabe, aldaketak ezin izango ziren burutu”.

Horregatik, X. urteurrenaren oroitzapen ekitaldia antolatu zuen Fundazioak ordezkaritza duen hiri bakoitzean. Hartarako, 135.000 laguntzaile, erakunde publiko eta enpresa laguntzaile gonbidatu zituen. Haien artean, Xupera egon zen. Ekitaldiak hemen ospatu ziren:

Xuperak Bilboko Udalaren kontua lortu du

Abril 2007 por Comunicación Xupera

Xuperak Bilboko Udalaren kontua lortu du lehiaketa publiko batean.

Xuperak Getxoko Udalaren kontua lortu du

Agosto 2006 por Comunicación Xupera

Xuperak Getxoko Udalaren kontua lortu du lehiaketa publiko batean.






"La recompensa del trabajo bien hecho es la oportunidad de hacer más trabajo bien hecho " (Jonas Edward Salk )

NORENTZAT LAN EGITEN DUGUN

Desberdinak gara

Zure negozioa aztertu eta salmenta-prozesuetan zein bezeroen atentzioan zurekin bat egingo dugu, oraina eta etorkizuna eratzeko. Zure taldearekin bat egingo dugu, antzemandako premietara egokitutako kanal anitzeko irtenbidea garatzeko.

Zer da kanporatzea?

  • Kanporatzen denean, negozioaren oinarrizko jarduera ez den zerbitzua edo prozesua eskuordetzen zaio enpresa aditu bati..

Zergatik aukeratu Xupera

Lehiakorragoa izateko bereiztean, aukeratu egin behar delako: betiko errepideen eta "bide berrien" artean hautatu beharko duzu.

BEZEROEN ARRETA ETA SALMENTAK

Casos de estudio

Nuestra vocación es ser parte de nuestros clientes, formar parte de su equipo. Por ello, nos sentimos orgullosos de sus éxitos.

Los casos de estudio dejan constancia de los resultados conseguidos en diferentes áreas de trabajos realizados entre Xupera y nuestros clientes.

Algunos de ellos son:

Proceso de atención a cliente

Servicio de atención multicanal

Coordinación de un evento

HARREMANETARAKO

Web conferencinga

  • Xuperak zuzeneko bilera birtualak antolatzen ditu, bezeroen atentziorako eta salmentetarako zerbitzuak aurkezteko eta sortu daitezkeen zalantzak argitzeko. Zeure gonbita eskatu

Non gauden

  • Luis de Castresana del 1 al 5- Edif. Beurko Berria - 48.903 Barakaldo (Bizkaia) - Nola iritsi

Xupera, s.a. - Luis de Castrejana nº 1,3, y 5- Edif. Beurko Berria - 48901 Barakaldo (Bizkaia) - Tel. 902 543 232

Pribazitate politika - Erabilera baldintzak - Irisgarritasuna - Web mapa - Harremanetarak